Lagunok:
Azaroaren 25ean ospatuko dan Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazotearen aldeko Nazinoarteko Eguna eta, beste behin be, indarkeria matxiata bako gizartea eraikitzea ezinbesteko dala berretsi gura dogu. Ezin dogu beste aldera begiratu! Ez dago atxakiarik!
Holan jasoten dogu honako honegaz batera jasoko dozuen ‘Aizu!!!’ agerkariaren 95. alean. Sentsibilizazinoa, salaketa, konpromisoa, mobilizazinoa… ahalbidetzeko lagungarri izatea nahiko geunke. Eskerrik asko!
Agur bero bat
Maite Valdivieso Peña